ZORIZKO BARDINTASUNA

DAMA BI

 

Etxe eder baten bizi zirean

dama galanta gordinak

umezurtz bakar egozan eta

biak zirean bardinak:

bardinak iantziak, eta gorputz biak

      molde baten lez eginak.

 

Ezin eukezan munduko semek

ondo ezagutu nor zein zan;

bardin zan bata ispilu aurrean,

nai biak ikusi bat zan:

zan ondo ikusi ta gorputz bat bituta

      berbaz, ibilten, nai dantzan.

 

Euren gorputzak lerroa legez

oker-unerik bakoak;

oinak laburrak; garriak meiak;

ta idun edurra lakoak;

agoak txikiak; ta esku pare biak

      lirio bost orrikoak.

 

Sedea legez euren ulea,

zeru-urdinezko begiak

surrak politak, ezpanak meiak

ta agin txikitxu zuriak:

arpegi bakoitzak eukazan bikoitzak

      larrosatxu bi gorriak.

 

Eragingo eutsan Santa bateri

euren begirakuneak

bere dardakaz ezin dabena

Venus ederrran umeak:

arina benetan zan artez topetan

      biotzen argal-uneak.

 

Beti ekarrezan, ioiazanean

arpegi argian kalera,

erriko zaldun gizagaisoen

biotzak lotuta atzera:

baina zeregina zan ezin iakina

      nok nona ekarren etxera.

 

Iakiteko ondo dama bakoitzak

nok eban maite, ta nok ez,

gerora ezeban kalera urteten

batera lenago legez:

baina zirealez bi biak bata lez

      ezin igarri zan artez.

 

Bietarik bat eskonduteko

egoan guztiz suturik;

baina besteak onen ganean

ezeban austen bururik;

ta senargai bila len lez io ta su

      ezeban galdu ordurik.